NAIZ.INFO
IRUÑEA

Normaltasunez ekin diote lanari billabesen gutxieneko zerbitzuek, hamargarren greba egunean

Goizeko 10.00etan hasi dira lanean billabesetako gutxieneko zerbitzuak hamargarren greba egun honetan eta enpresak jakinarazi duenez, ez da inolako gorabeherarik izan.

TCCko langileek manifestazioa egin zuten Iruñean iragan astean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
TCCko langileek manifestazioa egin zuten Iruñean iragan astean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Iruñerriko garraio publikoa kudeatzen duen TCC enpresak ohar bidez adierazi duenez, normaltasunez hasi dira lanean billabesak, hamargarren greba eguna duten honetan.

Lehen autobusa, jaieguna izanik, 10.00etan atera da eta gaur ez da egon aurreko egunetako atzerapenik.

Gaurkoan, ohiko egun bateko zerbitzuaren %40 ibiliko da.