
Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, igande goizaldean euskal kostaldea kolpatu duen itsas denboraleak bi milioi euro inguruko kalteak sortu ditu Bizkaian. 28 hondartzatan izan dira kalteak, batzuetan handiagoak besteetan baino.
Esan duenez, behin behineko kalkulua da hori, izan ere oraindik datuak biltzen ari baitira. Gainera, diru kopuru horretan ez daude sartuta olatuek portuetako azpiegituretan eragindako triskantzak –ez dira Aldundiaren eskuduntza–, ezta jarduera pribatuetan eragindakoak ere.
Denboraleak gehienbat portu eta hondartzetan izan zuen eragina; etxebizitza eta sotoetan, aldiz, kalte txikiagoak izan dira.
Diputazioa Mendexa, Bakio, Ondarroa, Bermeo, Lemoiz, Muskiz, Lekeitio eta Mundakako alkateekin harremanetan dago, euren herrietan izan diren kalteen berri zehatza izateko.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

La muerte de Kerman Villate, un crimen «despreciable» y un proceso judicial «atroz»

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox








