
Itsasaldiak Donostian sortutako kalteak uste baino handiagoak izan dira eta horiek ahalik eta azkarren konpontzeko ahaleginak egiteko eskatu die Juan Karlos Izagirre alkateak instituzioei. «Benetazko esku hartzea» behar dela iritzi dio eta ez dadila «beroaldi batean egiten diren hitz eskuzabaletan geratu». Bere ustez, «egunak aurrera joan ahala, hitz horiek hoztu egiten dira eta zenbaitzu esandakoa bete gabe joaten dira».
«Administrazioen esku hartzeak erabatekoa izan behar du halako kasu batean. Horretan lanean ari gara. Adiministrazio guztiak inplikatzen badira, ahalik eta azkarren irauli behar da egoera hau», azpimarratu du.
Donostiako alkateak atzo eskatu zion Lakuako lehendakari Iñigo Urkulluri Portuko eremua «lehen bait lehen» konpon dezala, bere eskumena delako, eta azter dezala bere Exekutiboak zer nolako erantzuna eman diezaiekeen Donostiak dituen beharrei, «hiri mailan, eta baita maila partikularrean ere».
Halaber, Ingurumen Ministerio espainolarekin eskatu dituen bilkuretan «esku hartze pertsonala eta instituzionala izan dezala» eskatu dio.
Donostiako Udalaren aburuz, gaurtik aurrera zenbatuko dira itsasaldiak eragindako kalteak eta zifrak mahai gainean jarriko dituztela iragarri du.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias





