Idurre Bideguren Bermeoko alkateak Radio 5n esan duenez, gaur goizaldeko itsasgorak ez du kalte gehiago eragin portuan baina premiazkoa da olatuek atzo hondatu zuten zatia berehala konpontzea, ura erraz sar daitekeelako kaian barrura eta gauza gehiago txikitu ditzakeelako.
«Oraintxe bertan, portuko ateak itsasoari irekita daude eta olatu txikiagoekin ere ezbehar gehiago izan genitzake, hori ekidin behar da», esan du.
Azaldu duenez, dikea kai-muturrean ez ezik beste bi lekutan ere hautsi da. Horretaz gain, arrantzaleen lonjetan ere kalteak eragin ditu itsas denboraleak.
Dagoeneko hormigoizko blokeak iritsi direla eta dikea konpontzeko lanak hasi direla adierazi du alkateak.

Euskal Herria
EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Bizkaia
Una encuesta sitúa a EH Bildu como fuerza emergente en Santurtzi con un PNV en declive

Musika
«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Euskal Herria
Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Bizkaia



