Naiz.info
Trapagaran

Langile bat hil da Trapagarango Nervacero enpresan, «lan istripu ez traumatikoan»

Langile bat hil da Trapagaranen, Nervacero lantegian, «lan istripu ez traumatikoan», LABek jakitera eman duenez. Bi hilabetetan Euskal Herrian hildako bederatzigarren behargina dela salatu du sindikatuak.

Bizkaian langile baten heriotzaren berri eman du LAB sindikatuak. Trapagarango Nervacero lantegian zendu da, «lan istripu ez traumatikoan», iturri berberen arabera.

Lankidearen heriotzaren aurrean enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea abiatu du gaur eguerdiko 14.00etan. LABek ere bat egiten du lanuztearekin, eta bere atxikimendua eman dio komiteak bihar goizeko 11.30etan deitu duen mobilizazioari. 

Sindikatuaren arabera, gaurkoa azken bi hilabeteetan Euskal Herrian hildako bederatzigarren langilea da.