NAIZ.INFO
BILBO

Zallan desagertutako 72 urteko gizona onik aurkitu dute

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzoz geroztik Zallan desagertuta zegoen 72 urteko gizona onik aurkitu dute.

Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Babes Zibileko kideek gaur goizean ekin diete berriz Zallan desagertutako 72 urteko gizonezkoa bilatzeko lanei.

Desagerpena iluntzean jazo zen, eta larrialdi zerbitzuak gaueko 1.30era arte aritu dira gizonezkoaren bila.

Goizeko 8.00etan hasi dira berriro bilaketa lanetan eta eguerdian Ubieta mendian agertu da, onik.