NAIZ.INFO
DONOSTIA

Urumea ibaian jarraitzen dute Astigarragan desagertutako donostiarra bilatzeko lanek

Ertzaintzak goizean ekin die berriro larunbataz geroztik desagertuta dagoen Iñaki Garcia gazte donostiarra bilatzeko lanei, Urumean.

Iñaki Garcia.
Iñaki Garcia.

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Martuteneko ontziratokiaren eta Loiolako zubiaren artean bilatuko dute gaur Ertzaintzaren urpekariek.

Paraleloki, Iñaki Garciari zer gertatu zitzaion argitzeko xedearekin Ertzaintzak abiatutako ikerketak ere aurrera darrai.

Larunbatean Astigarragako sagardotegi batean afaria izan zuen, eta ondotik lagun batekin egon zen. Hura agurtu zuenetik ez dute Garciaren berri.