
Azken bost urteetan Larrabetzuko kaleetan ospatu da Literaturia, tokiko idazleen lanak ezagutzera eman eta jendartean elkarbanatzeko bidea egin duen topaketa. Mugarria finkatu ostean, antolatzaileen aburuz Literaturia are gehiago zabaltzeko ordua da, eta aurtengoan Zarautzera egingo du jauzi.
Literaturiako bultzatzaileen aburuz, «euskarazko literaturak bere adierazpide anitzetan, asteburu beterako proposamenak ditu, baita askoz gehiagorako ere, Literaturian zein beste ekitaldi batzuetan aski frogatu dugunez, eta Larrabetzu baino plaza egokiagoa behar du».
Hala, Zarautzen ospatzeko arrazoien artean, ekitaldia antolatzeko beharrezko azpiegiturak izatea, irisgarritasun errazagoa edukitzea, erakunde publikoen neurriko babesa izatea eta bisitarientzat jan, edan zein lo egiteko aukera anitzagoa izatea.
Hurrengo hitzordua, beraz, Zarautzen izango da maiatzaren 30etik apirilaren 1era.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
