
Ibon Fernandez Iradik ezarri zioten zigorra eteteko eskaera egin zuen duela urtebete, gaixotasun arrazoiak tarteko. Izan ere, gaixotasun larria du –esklerosi anizkoitza– preso lasartearrak eta rritasun hori egoki artatzeko osasun arloko ekipo pluridiziplinar baten zaintza behar da: neurologo, psikatra, logopeda, oftalmologa, fisioterapeuta... Kartzelan dagoen egoeran gaixotasunak okerrera egin du.
Herrirak jakinarazi duenez, heldu den maiatzaren 12an aztertuko du epaileak Fernandez Iradiren eskaera. Bere gaixotasunaren inguruko prozesu guztia zenbat luzatu den salatu du Herrirak –2010ean atzeman zizkioten lehen sintomak— eta horregatik eskaera onartua izan dadila exijitu du.
Eskaera onartuko balitz, sei hilabetero osasun azterketak egin beharko lituzke lasartearrak, bere gaixotasuna espetxearekin bateragarria ez dela frogatzeko. Aske geratuko litzateke baldintza batzuekin, tratamendua kartzelatik kanpo segi ahal izateko.
Aldiz, epaileak atzera botako balu eskaera, Parisen helegitea aurkeztuko dutela adierazi zuen Maritxu Paulus Basurco abokatuak otsailean profestional talde batekin egin zuen agerraldian.
Giza katea maiatzaren 10ean
Fernandez Iradiri elkartasuna adierazteko maiatzaren 10ean giza katea antolatu du Herrirak Baionan, goizeko 11.00etan, Herriko Etxetik suprefeturara.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
