NAIZ.INFO
ZUMARRAGA

Segurtasun neurriak ezartzeko ahaleginik ez egitea leporatu diote sindikatuek Arcelor Mittali

CCOO, ELA eta LAB sindickatuek segurtasun neurri egokiak ezartzeko ahaleginik ez egitea leporatu diote Arcelor Mittal enpresari, atzoko lan istripuaren ostean.

Arcelor Mittal enpresako langile batzordeak deituta, elkarretaratzea egin dute bi orduz Zumarragako lantegiaren aurrean, atzo 34 urteko langile baten heriotza eragin zuen lan istripua salatzeko.

Horrekin batera, 24 orduko lanuztea egiten ari dira.

LABek gogora ekarri duenez, urtero lan istripu larriren bat izaten da enpresa horretan eta azken asteetan «jakin dugu gutxienez bi istripu gertatu direla, larritasun maila ezberdinekoak». Euskal Herrian aurten gutxienez 18 behargin hil direla ere adierazi du.

Ildo beretik, ELAk jakinarazi du azken bi hilabeteotan enpresa horretan beste hiru lan ezbehar larri izan direla oroitu du eta langileek erabiltzen dituzten makinak «oso zaharrak» direla erantsi du. Sindikatu horren esanetan, enpresak «ez du benetako ahaleginik egiten» segurtasun neurriak ezartzeko.

CCOOk ikerketa sakona egin dadila aldarrikatu du eta atzoko ezbeharra gertatu zen tokia «gatazkatsua» denez sindikatu horrek prebentzio neurriak eskatu izan dituela nabarmendu du.