NAIZ
Donostia

Esne Beltza La Flamenkara berriz, ekaitzaren kaltei aurre egiteko

Haize eta euri erauntsiak galarazi zuen Donostiako Aste Nagusian egitekoa zuen kontzertua eta Donostiako Piratek 90.000 euro inguruan zenbatu duten kaltea eragin zuen ekaitz hark. Gaur, La Flamenkako eszenatokira itzuli da Esne Beltza, lanak bukatzera eta kalteei aurre egiteko piratei esku kolpea ematera.

Esne Beltzaren kontzertua, kofradien ordezkariak eszenan, jendetza La Flamenkan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Esne Beltzaren kontzertua, kofradien ordezkariak eszenan, jendetza La Flamenkan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Jendetza elkartu da Donostiako Piraten La Flamenka gunean pasa den astearte gauean gozatu ezin izan zuten Esne Beltzaren kontzertua ikustera. Solidarioa zen kontzertua, ekaitzak 90.000 eurotik gorako kalteak eragin baitizkie Piratei. Erantzuna ikusita, lepo bete da 18.30ean gunea kontzertuarentzat, elkartasun faltarik ez da izan, behintzat.

Piratek eurek ere pankarta erraldoia zabaldu dute gerturatu diren guztiei denen artean dena dutela posible esateko. Esne Beltzako taldekideak ere pozik ibili dira, antza; kontzertua amaitu eta berehala bertan bizi izan denaren adierazgarri ona den argazki honekin mezua zabaldu baitu, eskerrak emanez eta elkarrekin ekiteak duenari indarra emanez. Kontzertua hastearekin batera sarean ere mezu andana izan da Piraten alde.