Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, 16.30ak aldera tren batek auto bat harrapatu du Berriozarren, trenbide-pasagunean, eta bertan zihoazen bi pertsona hil dira.
Gobernuko Larrialdi zerbitzuetako iturriek Efe agentziari esan diotenez, pasabidea semaforo batekin eta langekin seinaleztatua zegoen. Antza denez, gidaria langa saihesten saiatu da eta trenak autoa aurretik eraman du.
Hildakoak senar-emazteak dira, Berriozar ingurukoak, iturri horien arabera.
Ezbeharraren eraginez, tren trafikoa etenda geratu da eta bidaiarientzat autobusak jarri dituzte.
Gasteiztarra
EH Bildu Gasteiz censura el uso de 2 millones de euros públicos en beneficio de El Corte Inglés
Musique
Fermin Muguruzak «hasiko naiz pentsatzen 2025erako zerbait» esan du, bi ‘sold out’-en ostean
Pays Basque
Los ingredientes para un «lawfare»
Culture
Jon Sarasua: «Marko ideologiko jakina dago txapelketan, eta pobrea»
Pays Basque