NAIZ

Gizon baten gorpua agertu da Baionako baso batean

Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, baina zabaldutako informazioaren arabera larunbatean Angelun aurkitutako bi hildakoekin lotura izan dezake.

Angeluko etxean bi gorpu aurkitu zituzten larunbatean. (Gaizka IROZ / AFP)
Angeluko etxean bi gorpu aurkitu zituzten larunbatean. (Gaizka IROZ / AFP)

45 urte inguruko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Baionako baso batean. Dirudienez, gizonak bere buruaz beste egin du eta auzokide batek tiro hotsa entzun ostean aurkitu dute hilotza.

Larunbatean Angelun gertatutako bi heriotzekin lotura izan dezakeen ikertzen ari da polizia. 80 urteko gizonezko bat eta bere zaintzailea hilik aurkitu zituzten Angelun.