NAIZ
BILBO

Pertsona bat hil da Aulestin, bere ibilgailua ibaira erori ostean

Pertsona bat hil da gaur arratsaldean Aulestin, bere furgoneta errepidetik atera eta Lea ibaira erori ostean.

Istripua 16.45ean gertatu da BI-3447 errepidean, Aulesti parean. Furgoneta bat errepidetik atera da eta Lea ibaira erori da, Lakuako Segurtasun iturriek azaldu dutenez.

Ibilgailua iraulita geratu da; pertsona bat ibaian sartu da eta furgonetatik pertsona bat ateratzea lortu du, baina osasun zerbitzuak bertara joan direnean hilda zegoela baieztatu dute.

Anbulantziak eta Osakidetzako helikoptero bat bertara joan dira.