Gasteizen eginiko agerraldi batean, abenduaren 20an, arratsaldeko 18.30ean, Artiumetik abiatuta egingo dute martxaren berri eman dute Herri Harresiko kideek.
«Herri gogoaren erakusgarri eta herritarron indar, guztion eskubideen kontrako erasoak bukatzeko bidean pauso garrantzitsu bat» izango dela azaldu dute.
Gogoratu dutenez, irailaren 22tik 28 gazte independentista epaitzen ari dira Auzitegi Nazional espainolean, Segiko kide izatea egotzita. Tortura bidez lortutako aitorpenak oinarri bakar dituen auzi honetan fiskaltzak seina urteko espetxe zigorra eskatu duela azpimarratu dute.
Era berean, nabarmendu dute akusazio beragatik epaitu zituzten 40 gazteak absolbitu egin zituztela eta, hortaz, auzi honek «hasieratik falta zuen zilegitasuna are gehiago galdu» duela gaineratu.
Testuinguru honetan, Gasteizko Herri Harresiak elkartasunetik konpromisora igarotzeko deia berretsi du epaiketa politikoak «behin betiko gelditzeko».

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
