NAIZ
DONOSTIA

26 konpartsa eta 2.390 inauteri zalek hartuko dute parte Donostiako desfileetan

26 konpartsa eta 2.390 inauteri zalek hartuko dute parte otsailaren 14 eta 15ean Donostiako erdigunean egingo diren desfileetan. Aurtengo kartela, aldiz, Antoni Ponte-rena da, ‘Yo soy esa (hoy comemos con Isabel)’ izenburua duena.

Astelehen honetan aurkeztu dituzte hedabideen aurrean Donostiako inauteriak. (DONOSTIAKO UDALA)
Astelehen honetan aurkeztu dituzte hedabideen aurrean Donostiako inauteriak. (DONOSTIAKO UDALA)

Donostiako Kultura arloko arduraduna den Nerea Txapartegik aurkeztu ditu astelehen honetan hiriburuko 2015eko inauteriak. Otsailaren 12an ekingo diete jaiei Gipuzkoako hiriburuan, eta hilaren 22 arte luzatuko dira.

Hilaren 14 eta 15ean egingo dira inauteri jaietako desfile nagusiak Donostian, 21 eta 22an, aldiz,  jaiak Intxaurrondo, Altza eta Amara Berrira egingo du salto. Guztira, 26 konpartsa eta 2.390 inauteri zalek hartuko dute parte aipatu desfileetan.

Aurtengo edizioko kartela 285 lanen artean hautatu dute. Antoni Ponti-k egina da, ‘Yo soy esa (hoy comemos con Isabel)’ titulupean. Egileak prentsaurrean adierazi duenez, egungo egoeraren inguruko «parodia» bat egin nahi izan du lanarekin.