NAIZ: AGENDA

Ihoteak, Aittezarko, Aldabika, Hartza... ihauteriak dira asteburu honetan ere hainbat herritan

Ikusi ditugu Ituren eta Zubietako joaldunak eta datorren astean izango dira Tolosakoak eta hiriburu nagusietakoak; baina asteburu honetan ihauteri giroan izango dira, berriz, hainbat euskal herritan. Badatoz Ihoteak, Aittezarko, Aldabika, Hartza eta gaineratikoak.

Aldabika lapurra, sutan amaituko du aurten ere Lizarran. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Aldabika lapurra, sutan amaituko du aurten ere Lizarran. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Leitza, Sunbilla, Areso, Betelu, Ituren, Zubieta, Aniz, Berroeta, Betelu... asko dira dagoeneko inauteriak ospatu dituzten herriak. Asteburu honetan ere beste herri batzuk gehituko dira zerrendara, honako hauek besteak beste: Arantza, Oiartzun, Igantzi, Lekunberri, Lizarra, Arretxabaleta, Andoin, Egino eta Asparrena eta Donibane Lohizune eta Ziburu.

Egunotan, beraz, inauteri garaian soilik agertzen diren pertsonaiez beteko dira Euskal Herriko zenbait herri: ihoteak, Aittezarko, Aldabika, Hartza...


Oiartzungo Ihoteak iaz, Doike taldearen bideo honetan jasota.

Hala ere, datorren astean, otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira jai zaratatsu hauek euskal txoko gehienetan (baita diasporan ere, London tartean). Kolore eta musikaz jantziko dira, adibidez, Tolosa, Donostia, Iruñeko alde zaharra, Lizarra, Hernani, Artziniega, Elizondo, Zalduondo, Eskoriatza, Olazti, Segura, Larraga, Lantz, Gasteiz, Mundaka, Azpeitia, Lesaka, Amezketa, Abaltzisketa, Antzuola, Markina, Etxarri Aranatz, Unanua, Altsasu, Goizueta, Aiara...

Herri bakoitzak bere ohiturak ditu, bere pertsonaiak, bere istorio kuriosoa, bere egitarau berezia... Hemen banan-banan zerrenda luzea, bakoitzaren gustuen arabera hitzordurik egokiena aukeratu ahal izateko.