Javier Morras Justizia eta Barne Kontseilariak baieztatu duenez, hamaika nafar zeuden Nepalen lurrikara gertatu zenen, eta haietako inor ez zen zauritu. Horien artean daude Txentxo Jimenez Aralar-NaBaiko legebiltzarkidea eta Berriozarko beste zazpi bizilagun, Noaingo eta Iruñeko bi kooperante eta Everesteko oinarrizko kanpamentuan zegoen Javier Camacho mendizalea, Iruñeko bizilaguna. Guztiak onik daude.
Morrasek esan duenez, baliteke ingurune hartan nafar gehiago egotea, baina Gobernuak ez du informaziorik.
Txentxo Jimenez eta harekin zihoazen beste zazpi lagunak Katmandun daude. Trekking-a egitera joanak ziren Nepalera eta han harrapatu zituen lurrikarak.
Xabier Lasa Berriozarko alkateak Euskadi Irratiari esan dionez, ahalik eta azkarren etxera iristeko gogoarekin daude.
Atzokoan, Lakuako Gobernuaren bozeramale Josu Erkorekak esan zuen badakitela Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako bizilagunak ere egon badaudela inguruan, baina ezin baiezta zezakeela kalterik jasan duten edo ez.
Madrilgo Gobernuaren Kanpo Arazoetako Ministerioaren arabera, orotara, pasaporte espainiarra duten 332 lagun daude Nepalen, lokalizatuta. Beste 117rekin kontaktua egiteko lanetan daude.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
