NAIZ
OROZKO

Langile bat zauritu da Orozkon, zuhaitz bat gainera erorita

Zuhaitz mozketan lanean ari zen behargin bat zauritu da Orozkon, arboletako bat gainera erorita. Helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Istripua 15.00ak aldera gertatu da Orozkon, basoan. 54 urteko langile bat zuhatzak mozten ari zen eta arboletako bat gainera erori zaio, Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak hara joan dira eta langilea helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.