NAIZ
IRUÑEA

Barriola eta Ezkurdia onenekin lehiatzeko prest berriz garaipen izugarri baten ostean

Pelotazaleak gozatu ederra hartu du gaur arratsaldean Labriten, halako asko ez da izango txapelketan. Olaizola eta Urrutikoetxea ondo aritu dira gaur ere, baina Barriolak eta Ezkurdiak, zuten puntua beharragatik eta erakutsi duten puntako mailagatik markagailuari buelta eman (18-11 izan dira une baten) eta garaipen bikaina lortu dute (19-22).

Olaizola eta Ezkurdia gaur Labriten. (Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS)
Olaizola eta Ezkurdia gaur Labriten. (Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS)

Luzaroan gogoratuko dute Labriten izan direnek gaurko partida, sua kantxan, tanto luzeak eta inork kalerik ez. Modu horretan bukatu da azkenean Barriola eta Ezkurdiarentzat binakako txapelketan onenekin lehian sartzeko aukera ekarri diezaioken puntua eman dien partida (19-22).

Jokatzeko gogorra eta ikusteko ikusgarria izan da partidaren amaiera, 18-11 ziren Olaizola eta Urrutikoetxea aurretik baina urdinek ez dute etsi eta dena jasoz, kalerik ez eginez eta tanto ikusgarriak jasoz (Barriolak 19-20koa egin duenean ikustekoa, edo Ezkurdiak marrako bazterrean utzi duen 21ekoa) 22ra eurek eraman dute markagailua.

Pilotalekua zutik, urdinen zale zirenak noski, eta garaipena ikusgarria urdinentzat. Lehen itzulia isteko modurik egokiena gaur ere txapela irabazteko lehian egongo direla argi erakutsi duten Urrutikoetxea eta Olaizolaren aurka.