NAIZ

Bilbao Basket Kopa jokatzeko sailkatu da

88-83 irabazi dute bilbotarrek Obradoiroren aurka Miribillan. Laboral Kutxak ere Morabant Andorra menderatu du etxean (95-83) eta Gipuzkoa Basket-ek galdu egin du Joventut-en aurka (70-74).

Bilbao Basket-ek irabazi egin du Miribillan. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)
Bilbao Basket-ek irabazi egin du Miribillan. (Aritz LOIOLA / ARGAZKI PRESS)

Bilbao Basket-ek Kopa txapelketa jokatuko du Obradoiro etxean gainditu ostean (88-83). irabazteaz gain Andorrak eta Unicajak jasandako porrotekin Kopa jokatzeko sailkatu dira. Alex Mumbruk gidatu ditu bilbotarrak beste behin ere 24 punturekin.

Bestalde, Laboral Kutxak Bourossis greziarrararen erakustaldi berri batekin Andorra menderatzea lortu dute. 26 puntu egin ditu pibot greziarrak.

Gipuzkoa Basket-ek aldiz, galdu egin du Joventut-en aurka Ilunben (70-74).