
Osakidetzak azaldu duenez, Gabrielaren osasun egoerak hobera egin du eta Gurutzetako ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatetik gela batera eraman dute. Emakumea Txagorritxun ingresatu zuten hasiera batean, baina ondoren bere alaba zegoen Gurutzetara eraman zuten.
Hasiera batean emakumearen osasun egoerak okerrera egin duela zabaldu du Gabrielaren amak, baina Osakidetzak argitu du gaizkiulertu bat izan dela eta 18 urteko gazteak hobera egin duela.
Gabrielaren alaba, Alicia, herenegun hil zen, amaren bikotekideak leihotik bota ondoren jasan zituen zauriak gainditu ezinda. Ustezko hiltzailea, Daniel Montaño, espetxeratu egin zuten atzo. Amak haurrari sexu abusuak egiten ikusi zuenean borrokan hasi ziren eta orduan bota zuen erasotzaileak umea leihotik.

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti




