
Enda Kenny Irlandako lehen ministro kontserbadoreak Parlamentuko beheko ganberari jakinarazi dio otsailaren 26an egingo direla hauteskundeak eta, ondorioz, martxoaren 10ean ekingo zaiola legealdi berri bati. Twitter bidez jakinarazi du gero Kennyk albistea.
I am seeking a dissolution of Dáil Éireann today with the election to be held on February 26th.https://t.co/R5JnwC3XFB
— Enda Kenny (@EndaKennyTD) February 3, 2016
Protokoloak agintzen duenez, agintari demokristauak Irlandako presidente Michael D. Higginsekin ere egin du bilera, Parlamentuaren disoluzioa ofizial egin eta hauteskunde kanpainari hasiera emateko.
Kenny bera izan da botoa eskatzen lehena, Twitter bidez, bere Gobernuaren lorpenak azpimarratuz. 2011ko otsailean, laboristekin koalizioa eginez, boterera iritsi zenetik herrialdea «kolapso» ekonomikotik libratu duela eta nazioartean Irlandaren izen ona lehengoratu duela nabarmendu du lehen ministroak.
Kenny Gobernura iritsi baino hiru hilabete lehenago, Fianna Fail alderdi zentristak eta berdeek osatutako koalizioko Exekutiboak 85.000 milioi euroko erreskatea eskatu zioten troikari eta urteotan erreformak burutu ditu Kennyren Gobernuak. 2013ko abenduan atera ziren programa horretatik.
«Bost urte eta gero, oraindik erronka handiak ditugu aurretik eta lana oraindik ez da amaitu, baina guztiok batera lan eginda benetako aurrerapenak lor ditzakegu», esan du Fine Gael alderdiko buru ere den Kennyk.
«Bukatu da erreskatea, troika joan zen eta banketxeena bestelako zorrik ez dago. Irlanda norabide zuzenean doa, argi eta garbi», azpimarratu du.
Azkenik, hauteskundeak irabaztekotan, hirugarren agintaldi baterako ez litzatekeela aurkeztuko adierazi du 64 urteko politikariak.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

