
‘Sud-Ouest’ek argitara eman duenez, Michele Alliot-Mariek bere hautagaitza aurkeztu du Les Republicainseko Kontseiluko presidentea izateko. Egitura hori alderdiko parlamentuaren pareko izango litzateke. Barne-hauteskundeak otsailaren 13an izango dira eta Luc Chatel, Haute-Marne departamenduko diputatua izango du aurrean. Orain arte, Jean-Pierre Raffarin lehen ministro ohiak gidatu du eskuineko alderdiaren Kontseilua baina ez da berriro aurkeztu.
Urte luzez Donibane Lohizuneko auzapeza izandakoa eta garrantzi handiko ministerioren buruan egondakoa duela astebete aukeratu zuten berriro Pirinio Atlantikoetako Les Republicains-eko presidente. Les Chenes korronte gaullistaren buruzagiak lehen ere RPR eta UMPn estatu mailako barne-kargu garrantzitsuak izan ditu eta gaur egun Les Republicainseko Bulego Politikoaren kide da.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
