
Iñigo Urkullu lehendakaria enpresa handietako ordezkariekin izaten ari den bileren harira, Tubos Reunidos konpainiako ordezkari nagusiekin bildu zen atzo.
Arantxa Tapia eta Ricardo Gatzagaetxebarria, Garapen Ekonomikorako eta Ogasuneko sailburu direnak, hurrenez hurren, hain izan ziren ere.
Zenbait mediok jasotzen dutenez, aldi baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkezteko aukera aztertzen ari da Tubos Reunidos enpresako zuzendaritza.
Lakuako Gobernuko ordezkariei azaldu zietentez, petrolioaren salneurriaren jaitsierak nabarmen murriztu ditu prospekzioetan erabiltzen diren hodien eskariak, batez ere Amerikako Estatu Batuetan. Hortaz, enpresaren lan kargak ere behera egin duela azaldu zuen zuzendaritzak.
2015eko aurreneko bederatzi hilabeteetan 8,5 milioi eurotako galerak izan zituen enpresak eta Burtsako haren balioak ere nabarmen egin du behera.
Tubos Runidos konpainiak 1.700 langile baino gehiago ditu eta hiru lantegi ditu Euskal Herrian: Amurrion, Trapagaranen eta Iruñean.
Aztertzen ari direna ez da enplegua erregulatzeko lehen espedientea, 2009an Amurrioko lantegian dosier bat onartu baitzuten.

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»
