
Mikel Nievek eskuratu du Palmanova eta Cividale del Friuli arteko etapa, 170 kilometrokoa.
25 txirrindularik osatutako talde batek ihesaldia egin du eta helmugara iristeko azken aurreko mendatean erasoa jo du leitzarrak. Bakarrik sartu da helmugan, 4 ordu, 31 minutu eta 49 segunduko denborarekin. 45 segundura iritsi da Giovanni Visconti (Movistar) italiarra.
Nievek esan duenez, Mikel Landa erretiratu ondoren taldearen helburua etapa bat irabaztea zen; geratzen diren mendiko etapetan beste garaipen bat eskuratzen saiatuko dela gaineratu du.
Sailkapen nagusian, Andrey Amador costarricarra da lider berria. Movistar taldeko txirrindulariak 26 segunduko abantaila du Bob Jungels-ekiko eta 41ekoa Vincenzo Nibalirekiko.
Bihar 14. etapa jokatuko da, Alpago eta Corvara artean (201 kilometro).

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
