
Izaera intimistakoa izan zen ‘Esna’ren lehenengo diskoa, Esne Beltzak barrura begira egindako ariketa bat.
Bigarren zatian norabidea aldatu du taldeak eta aldarrikapen hotsez jantzi ditu kantuak. Horren adibide Iñigo Cabacasi eskainitako ‘Hil zuten’.
Kolaboratzaileekin lanean jarraitu dute bide horretan, Bad Sound System, Glaukoma edo Oreka TX tartean direlarik. Letretan, ohi bezala, Jon Garmendia ‘Txuriya’.
Lehenengo aldiz kanpoko bi ekoizlerekin egin dute lanaren grabaketa. Laurent Dupuy frantziar ingeniariarekin eta Jeremie Garat sohutar gaztearekin egindako elkarlanak soinu berritzaileak erantsi dizkio lanari, nahiz eta oinarrian Esne Beltza izaten jarraitzen duen.

Pays Basque
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Pays Basque
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Pays Basque
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musique
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Santé