naiz
BAIONA

Biarritzeko ordainlekua blokeatu dute, lan erreformaren aurka

Lan erreformaren aurkako protestak ez dute etenik. Gaur goizean Biarritzeko ordainlekua blokeatu dute, A63 autobidean. Baionan manifestazioa egin dute.

Biarrizko ordainlekua blokeatu dute ehun lagun inguruk. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Biarrizko ordainlekua blokeatu dute ehun lagun inguruk. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Jusqu'au retrait kolektiboak deituta, ehun lagun inguruk Biarritzeko ordainlekuan kamioien igarobidea blokeatu dute gaur goizean, lan erreformaren aurka. Autoei, berriz, doan pasatzen utzi diete. Ordainlekutik pasatzen zirenei informazioa banatu diete, Kazetak berri eman duenez.

Kolektiboko kideek ahalik eta denbora gehien irauteko asmoa zuten eta ordu batean oraindik han ziren. Blokeoak ilara luzeak sortu ditu, Tarnoserainokoak.

Aldi berean, Baionan, manifestazioa egin dute, El Khomri legea bertan behera utz dezaten aldarrikatzeko. Horren ondoren ordainlekura joateko deia egin dute.