
130 bat errefuxiatuk gose greba hasi dute Hungaria eta Serbia arteko mugan. Protesta martxa batean iritsi ziren atzo Belgradotik, eta Budapesti Europar Batasunerako ateak irekitzeko eskatzeko hasi dute greba. Gehienak Afganistan eta Pakistangoak dira.
Horgos/Roszke-ko mugatik gertu jarri dute akanpalekua eta bertako dendak erabiltzeari uko egin diote. Bertan, aurretik, 650 errefuxiatu zeuden. Hungariak 30 pertsona eguneko uzten ditu pasatzen, soilik.
Afera Sozialen serbiako ministro den Aleksandar Vulinek Serbian 3.000 errefuxiatu inguru daudela adierazi du. «Bulgaria eta Mazedoniatik iristen diren erreuxiatu kopurua beherantz doa. Ez krisia pasa egin delako, baizik eta neurri berriak hartu ditugulako».
Serbian aterpea eskatzen dutena harrera zentroetan hartuak izanen dira, baina «eskatzen ez duena jatorriko herrialdera itzulia» izango dela jakinarazi du.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
