
Iñigo Peña zumaiarra K4 1000 metroko probaren finalean izango da, finalerdietan, bigarren denborarik onenarekin sailkapena lortu eta gero. Iñigo Peñak, Javier Hernanz, Rodrigo Germade eta Oscar Carrerarekin batera, 3:00.237ko denbora markatu du.
Finala biharko aurreikusia dago. Gaurko proban, behetik gora etorri da laukotea, lehen bi partzialak laugarren tokian igaro ondoren.
Minutu batzuk ehenago lehiatu den aurrekanporaketan, lehen sailkatua zuzenean finalean sartzen zen, eta Txekiar Errepublikak lortu du garaipena. Peñaren laukotea hirugarren izan da eta finalerdietan lortu beharko du finalerako txartela.
Lehen partzialean hirugarren zihoan Peñaren taldea, bigarrenean postu bat erori da, baina azken txanpan hobetu eta hirugarren amaitzea lortu dute. Orotara parte hartu duten talde guztien artean bostgarren denborarik onena markatu dute.

Entre renovación, descontrol y escabechina

Estebanen iritziaren aurka, BBBk Ibone Bengoetxea hautatu du Bizkaiko ahaldun nagusigai

El TSJPV da la razón a EHU en la causa por la nota de euskara en la PAU

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV
