
Donostian egin du mitina EAJk igande honetan, eta bertan izan da alderdiko presidente den Andoni Ortuzar. Berarekin batera izan dira, besteak beste, Gipuzkoako hautagai Joseba Egibar, Arantxa Tapia edota Bakartxo Tejeria ere.
Bere adierazpenetan, azken egunetan publikatu diren inkestei erreparatu die Ortuzarrek, adieraziz hauek Urkullu gobernatzeko alternatibarik hoberena dela azpimarratzen dutela. «Alderdi espainiarrak, berriz, maldan behera doaz», gaineratu du.
Baina adierazi du gehiagorik ere. Ohartarazi du EAJren lehiakide bakarra EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek osatu dezaketen aliantza izan daitekeela: «Baina argi, elkarrekin indar handia izan dezakete».
Hori horrela, Urkulluk gidatutako edo EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek osatutako aliantzen artean jarri du legegintzaldi berriko gobernagarritasuna.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
