
Portugalete eta Burlatako herritar talde banak Kordoba eta Villenako (Alacant) espetxeetara martxak antolatu dituzte asteburuan.
Portugaleten ‘20 urte kartzelan’ dinamika abiatu zuten orain bi hilabete eta horren baitan egin dute martxa. Herriko Iñaki Alonso presoak 21 urte beteko ditu espetxean abenduan eta Aitor Fresnedok ere antzeko egoera bizi du. Ostiral gauean abiatu ziren Bizkaitik eta larunbata goizean iritsi ziren espetxera. Kanpoan egin zuten ekimena, bi baflerekin euren elkartasuna presoei helaraziz. Ekitaldi txiki bat ere burutu zuten. Bisita zutenen ahotik jakin ahal izan zuten presoek entzun zituztela euren mezuak.

Portugaleteko herritar taldea Kordoban.
Antzeko ekimena Burlatako hainbat herritarrek egin zuten Villenara. Kasu honetan Maria Lizarraga herrikideari adierazi nahi zioten elkartasuna. Abuztutik espetxe horretan dagoen kolektiboko kide bakarra dela salatu dute nafarrek eta egunean 23 ordu bakarrik igarotzen dituela.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)


