
Oñatin bertan eginiko agerraldi baten bitartez jakinarazi dute Gipuzkoako herri horretan egingo dutela, 2017ko ekainaren 4ean, Lasterbidean ekimenaren bosgarren edizioa.
Aurreko edizioak, gogoratu dutenez, Oiartzun (Gipuzkoa), Larrabetzu (Bizkaia), Berriozar (Nafarroa) eta Araian (Araban) egin ziren.
«Euskal errepresaliatu politikoen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko elkartasun adierazpen zintzoa egin nahietik sortu zen» Lasterbidean ekimena, duela bost urte.
«Oraindik ere –azpimarratu dute– egoera larria bizi dugu eta gure elkartasun urrats honen bidez ere egoera gogor hau gainditzen lagundu nahi dugu».
Egun osoko egitaraua
Goizean bi motatako lasterketekin hasi eta arratsalde partera arte zer ikusi eta non parte hartu izango dute bertaratuko direnek: lasterketa laburra eta luzea, zozketak, sari banaketa, ekitaldia, kale animazioa, herri bazkaria...
Lasterketaren antolatzaileek 1.500 lagun biltzea espero dute.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

