
Oier Lorente goizeko 11.00ak aldera atera da Dueñasko espetxetik, sei urteko kartzela zigorra osorik beteta.
Lorente 2013ko apirilaren 19an atxilotu zuten Donostiako Bulebarrean antolatu zen Aske Gunean. Gazte honekin batera atzeman zituzten Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Fernández eta Ekaitz Ezkerra, guztiak Segiko kideak izateagatik Auzitegi Gorenak ezarritako sei urteko zigorra betetzeko.
Egun hartan mila lagun inguruk gaua igaro zuten Aske Gunean gazte horien atxiloketa eragozteko eta Ertzaintzak haien inguruan herri harresia osatu zuten pertsonak banan-banan arrastaka atera behar zituen atxiloketak burutzeko. Gogor oldartu zen eta hainbat zauritu eragin zituen.
Sei gazte horietatik, Aitor Olaizolak apirilaren 17an berreskuratu zuen askatasuna Darocako kartzelatik, eta Adur Fernandez, berriz, joan zen igandean geratu zen aske Valladolideko presondegitik.

Atharratzetik Bilbora, 24. Korrikaren seinalea zuzenean

El cierre súbito de ETB3 y ETB4 genera muchas dudas y críticas

Los músicos vascos convierten Landako en una caja de resistencia y de resonancia por Palestina

Iruñeak estu besarkatu du Korrika, eta Korrikak Iruñea
