Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko bozeramaileak udal gobernuari eskatu dio, herritar batek ostegun goizean plaza Barrian jasandako erasoagatik herri-akusazio bezala aurkeztu dadila.
Betiseko jarraitzaile neonazi batzuek taberna baten kanpokaldean zegoen herritar bat kolpatu zuten eta bideoa sare sozialetan zabaldu zuten.
«Eraso hori gertaera larria izan da eta Udalak erantzun sendo bat eman behar du. Bideoan ikus daitekeen bezala, erasoa gorroto-delitu zantzuak ditu. Gure ustez gobernuak urrats irmo bat eman behar du eta irekitako eginbideetara batu», azpimarratu du EH Bilduko bozeramaileak.
Ertzaintzak erasotzailea eta berarekin batera zeuden beste bi pertsona identifikatu zituen eta beraien aurka egingo dute.
Bestalde, EH Bilduk erasoa salatzeko deitutako elkarretaratzeetan parte hartuko du, gaur arratsaldeko 19.00etan Plaza Barrian egingo da mobilizazioa.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina


