
Euskotren bandera lehiatzeaz gain, Euskotren Liga jokatuko duen laukotea osatu da igande honetan Donostiako uretan. Atzoko bigarren postua mendekatuta, San Juan izan da bizkorrena gaur, bandera etxeratuz.
Haizeak eta itsaso biziak traineruen arteko aldeak handiak izatea ekarri dute. Hala, Errenteriako Hibaika izan da bigarrena, baina 19 segundotara. Atzetik, Orio eta Arraun Lagunak, 48 eta 53 segundutara. Diferentzia handiak, beraz.
Euskotren Liga, berriz, gaur lehenengo lau postuak osatu dituzten traineruek osatuko dute. Kanpoan geratu direnen artean, Hernani eta Deustu azpimarratu daitezke. Liga, baina, abian dela esan daiteke, atzoko eta gaurko puntuak kontuan hartzen baitira; hala, San Juan eta Hibaika dira buruan, puntutan berdinduta.

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Pays Basque
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Pays Basque
A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Gipuzkoa
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

Musique