
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zeneko seigarren urteurrena beteko da aste honetan, zehazki, hilaren 14an, igandea. Txillardegi Udal Liburutegia herri-ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu eta horietan nabarmenena izango da Antiguako Gaskoinia plazan margotutako Txillardegiren oroimenezko horma-irudiaren inaugurazioa. Antolatzaileen esanetan, karga sinboliko handiko ekitaldia izango da; besteak beste, egun Gaskoinia plaza den horretan baitzegoen Txillardegi etxea. Horma-irudiaren inaugurazioa igandean bertan izango da, eguerdiko 12.00etan, eta Ibon Sarasola euskaltzainak eta Joxe Manuel Odriozolak parte hartuko dute, baita Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek ere.
Inaugurazioa ekitaldi nagusia izango da, baina ez bakarra. Ostegunean Lorea Agirrek eta Alaitz Aizpuruk “Txillardegi, errotikako gogoeta” hitzaldia eskainiko dute arratsaldeko zazpietan, Doctor Camino Liburutegian (Abuztuaren 31 kalean). Lorea Agirre “Jakin” aldizkariko zuzendaria da. Hain zuzen, “Jakin”-ek hiru urte eman ditu Txillardegiren lan osoa digitalizatzen. Lan erraldoi horretan oinarrituta pentsamendu-aldizkaria liburu sorta bat argitaratzekotan da, eta sorta horren lehen aleak prestatzen ari da Alaitz Aizpuru.
Urteurrenaren harira, izango da Txillardegi gogora ekarriko duen hirugarren hitzordu bat ere. Urtarrilaren 18an, ostegunarekin, Fito Rodriguezek –Txillardegi Udal Liburutegia elkarteko presidenteak– “Txillardegi intelektuala” hitzaldia eskainiko du 13.00etan Hizkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Ibaeta auzoan.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
