NAIZ

HTX20 posible egin zutenei eskertza

2017ko uztailaren 27tik 30era Lakuntzak Hatortxu Rock jaialdiaren 20. urteurrena hartu zuen. Aspaldian ezagutu den elkartasun jaialdirik handiena egin zuten eta hura posible egin zutenei esker onez bideo hau atera dute.

«Herria gara, taldea gara, familia gara, jaia gara, borroka gara. Mila esker HTX20 posible egin zenutenoi. Maite zaituztegu!» dio eskertze bat izan nahi duen ikus-entzunezkoak.