
Tubos Reunidos taldeko zuzendaritzak kaleratzeak eta lan-baldintzen prekarizazioa iragarri ditu Trapagarango Productos Tubularesen lantegian. Honen aurrean, LABek zuzendaritzak duen ardura nabarmendu du.
360º balio plan bat lantzeaz eta berau taldean ezartzeko beharraz jardun zen duela urtebete sartutako zuzendaritza berria. «LABek behin baino gehiagotan eskatu du aipatu plana langileei aurkeztu behar zaiela eta langileen lan baldintzen etengabeko hondatze baten lekukoak izan gara», adierazi du sindiaktuak ohar baten bidez.
Hartutako neurri guztiak «aldebakarrez» hartu direla salatau dute, «langileekin inolako negoziaziorik egin gabe».
Egoera aztertuta, otsailaren 12an LAB Lakuako Industria-Garapenerako zuzendariarekin elkartu zen, bitartekaritza lana eskatu asmoz eta «erakunde bezala, gauzatu nahi izango luketen edozein neurriren inguruan, gardentasunez eta egiazko negoziazioarekin» joka zezaten.
«Ezin dugu ezer espero Lakuarengandik ehundaka langileri eragiten dion enplegu suntsiketa eta lan-baldintzen prekarizazioaren aurrean». Era berean, kuadeaketa oker baten ondorio hauek langileriak jasaten dituela nabarmendu dute. «Trapagarango lantegirako iragarri dira kaleratzeak, baina ziur gaude taldeko beste lantokietan ere bide berdina jarraituko dela». Honen aurrean, mobilizatzeko deia egin die langilei.
Ildo beretik, Lakuari «ia noiz arte jarraituko duen beste alde batera begiratzen eta patronalarekin batera lerrokatzen», galdetu dio «industria sektoreko enplegua suntsitzen jarraitzen duten bitartean».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

