
XXXI. Eskola Txikien Festa ospatu dute igande honetan Oikian, ‘Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik’ lelopean. Bertan izan dira, besteak beste, Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza sailburua eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Hasiera ekitaldian hitza hartu du Uriartek, eta nabarmendu du Oikiako eskolak inguruarekin duen «nortasun eta harreman estua». «Eskola txikiak txikiak bezain erakargarriak dira. Horren erakusle bikaina da hau: familiek, ikasleek eta irakasleek izugarrizko pertenentzia sentimendua duzue, harrotasuna erakusten duzue, eta hori ondorengoei pasatzen diezue», adierazi du.
Zentzu horretan, txikia izateak ematen duen indarra azpimarratu du, «dohain» berezi bat dela aldarrikatu du. Izan ere, uste du eskola txikiek gurasoei txikienen hezkuntza prozesua gertutik jarraitzea baimentzen dietela. «Irakasleak, gainera, irakasle huts baino gehiago dira», gaineratu du.
Gisa honetako eskoletako irakasleak, Uriarteren arabera, neska-mutilen hezkuntzaz arduratzeaz gain herri eta auzoetako dinamiken parte dira.
Uda honetan hasiko dira Oikiako eskolaren handitze lanekin, 2019-2020 ikasturterako amaitzeko asmoarekin.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
