NAIZ
BILBO

Uztailak 1.087 langabe gehiago utzi ditu Hego Euskal Herrian

Enplegu Ministerio espainiarrak emandako datuen arabera, langabezia erregistratuak gora egin zuen uztailean Hego Euskal Herrian, aurreko hilabetearekin alderatuta 1.087 pertsona gehiago baitzeuden enplegu bulegoetan izena emanda. Lau herrialdeak aintzat hartuta, 153.626 langabe zenbatu dituzte. 

Lanbideren bulego bat, Gasteizen. (Juanan RUIZ/FOKU)
Lanbideren bulego bat, Gasteizen. (Juanan RUIZ/FOKU)

Gobernu espainarraren datuen arabera, aurreko hilabeteak baino 1.087 langabe gehiago utzi ditu uztailak Hego Euskal Herrian. 

EAEko enplegu zerbitzu publikoek 572 langabe gehiago erregistratu zituzten uztailean, eta 121.057 dira guztira, aurreko hilean baino %0,47 gehiago. 

Iazko uztailarekin alderatuta, 9.815 langabetu gutxiago daude EAEn. Datu horren arabera, %7,50 egin du behera langabeziak, urte batetik bestera.

Herrialdeka, Araban baino ez du egin behera langabezia erregistratuak. Ekaineko datuekiko, 111 langabe gutxiago daude (%-0,56) eta, 2017ko uztailarekiko, 1.619 gutxiago (%-7,64). 19.576 langabe daude Araban.

Bizkaian, %0,57 igo da langabezia tasa uztailean, ekainarekin alderatuta 518 langabe gehiago baitaude, guztira 69.955. Iaz baino 5.579 langabe gutxiago zenbatu dituzte (%-7,39).

Gipuzkoan 31.526 langabetu zeuden uztailaren amaieran, aurreko hilabetean baino 165 gehiago (%0,53) eta iaz baino 2.617 gutxiago (%-7,66).

Nafarroan, ekaineko tasarekin alderatuta, 515 pertsona gehiago daude langabezian (%1,61). 2017arekiko, jaitsiera %9,96koa izan da (3.564 pertsona).  

Uztailaren amaieran, 32.569 langabetu zeuden Nafarroan. 

Estatu espainiarrean, 27.141 langabe gutxiago zeuden enplegu bulegoetan izena emanda uztailaren amaieran. Guztira, 3.135.021 pertsona daude langabezian.