‘Altsasuko injustizia’ izenburu hartuta, blogari eta abeslari ezaguna den La Parisienne Libéréek hamahiru minutu eskaini dizkio Altsasuko auziari bere azken lanean. Ohikoa duen satira eta ironia uztartuz, abesti eta bertso bidez eman du auziaren azalpena, auzipetutako gazteen gurasoen testigantzak edota GARAko kazetari Martxelo Diazen adierazpenak txertatuz.
2016ko urriaren 15eko ordu txikitan Altsasuko taberna batean gertatutako istilua, «Estatu auzia» nola bihurtu zen eman du aditzera blogariak, bai eta auzia Auzitegi Nazional espainolaren esku geratu arteko bide judizala ere. Auziak eragindako elkartasun soka luzea ere ekarri du gogora ikus-entzunekoak eta Iruñean egindako manifestaldietan bilduta jendetza ageri da irudietan.
Bideoa atzo zintzilikatu zuten Youtuben eta 3.000 ikustalditik gora izan ditu dagoeneko. Euskarazko azpitituluekin ikusten aukera dago, horretarako egin klik hemen.
La Parisienne Libérée blogari eta abeslariak maiz hitz egin du Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoaren inguruan. Bakearen aldeko Artisauek iazko abenduan Parisen euskal presoen eskubideen alde antolatutako manifestaldiari atxikimendua agertu zion abeslariak. Orduan ere, satira eta ironia maisuki uztartuz ohikoak dituen abesti bidez eman zion babesa manifestaldiari.

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

Irán presenta una propuesta a EEUU para acabar con la guerra

Nueve miembros del equipo rectoral de EHU derrotado disfrutan de altos cargos con el PNV

Alto el fuego bilateral durante dos semanas e Irán garantiza el «paso seguro» por Ormuz
