
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eginiko elkarretaratzeetan jendetsuena Bilbon egin dute. Urtarriletik egiten ari diren bezalaxe, milaka izan dira Bizkaiko hiriburuko udaletxe aurrean bildu diren pentsiodunak.
Pentsioak KPI kontsumo prezioen indize errealaren arabera gaurkotzeko eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak bermatzeko beharra azpimarratu dute beste behin.
Argindarraren prezioaren igoera salatzeaz gain, alarguntza-pentsioak mugatzeko OCDE Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeak egin duen eskaera ere gogor gaitzetsi dute, bereziki emakumeak izango liratekeelako kaltetuak eta lan prekarioetara kondenatuko lituzkeelako.
Kritikak Lakuari
EAEko aurrekontuen negoziazioaz ere mintzatu dira eta pentsioak hobetzeko aurkitzen ari diren zailtasunak nabarmendu dituzte.
Zentzu horretan, pentsioak osatzera bideratuta egongo litzatekeen partida «esanguratsu» baten aldarrikapenaren aurrean Iñigo Urkulluren Gobernuak jartzen duen «erresistentzia handia» azpimarratu dute.
Larunbat honetan lau hiriburuetan egitekoak diren manifestazioetan parte hartzeko deia ere egin dute. «Badakigu Eusko Jaurlaritzak beldurra diola hilaren 15eko gure mobilizazioari eta are gehiago hauteskunde bezperara arte borrokan jarraitzeari», azpimarratu dute.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

