
Esperotako moduan langabeziaren jaitsiera adierazten duten datuak kaleratu ditu Espainiako Gobernuak. Hego Euskal Herrian iaz baino 10.763 gutxiago dira langabezian dauden herritarrak.
Nafarroa Garaian eman da jaitsiera erlatibo handiena, %8,09 jaitsi baita. 32.842 herritar daude langezian, iaz baino 2.890.
Araba da erlatiboki langabezia gutxien jaitsi den herrialdea, 19.792 herritar daude langabezian, iaz baino 847 gutxiago, -%4,10.
Bizkaian eta Gipuzkoan erlatiboki antzera egin du behera langabeziak. %6,49 lehenenegoan eta %6,75 bigarrengoan. 68.204 herritar daude langabezian Bizkaian, iaz baino 4.732 gutxiago, eta 31.678 Gipuzkoan, iaz baino 2.294 gutxiago.
LAB: «Desazelerazioa, prekarietatea eta babesgabetasuna»
Espainiako Lan ministerioaren txostena aztertuta lan-egoeraren egoera baldarra dela uste du LABek, «desazelerazioa, prekarietatea eta babesgabetasuna» dira honen ezaugarriak sindikatuaren arabera.
Hainbat datu nabarmendu ditu LABek. Lehena, langabezian direnen %56,1 emakumezkoak direla. Bestalde, langabezia murriztu arren azken lau urtetako jaisiera txikiena dela azpimarratu du LABek eta 25 urtetik beherako gazteen kasuan 2017ko datuen parekoa dela, 18 gehiago.
Horiek aipatuta, LABek uste du «lan merkatuaren suspertze erritmoa moteltzen ari denaren sintoma argi baten aurrean» gaudela eta «gure ekonomiaren bilakaerak erakusten duenarekin bat» datorrela.
Kontratu mugagabeak 100dik 8 besterik ez direla azpimarratu du LABek eta langabeziagatiko babes sistema espainiarrak eskaintzen duen estaldura apala dela.

Los «gilipollas» del himno, el cabreo del PP y la derrota de la Guardia Civil

‘Freed from desire’tik ‘Txoria txori’ra, realzaleek amestu zuten gaua

La Real, campeona de Copa en los penaltis, como en 1987: ¡va por ti, Aitor Zabaleta!

Médicos comunican a Osakidetza y Osasunbidea que no realizarán jornadas voluntarias de tarde
