
Euskal Elkargoak euskara eta gaskoi-okzitaniera lurralde hizkuntza gisa aintzat hartu zituen iazko ekainean. Estatus sinbolikoa izanik ere –frantsesa baita hizkuntza ofizial bakarra Iparraldean–, erakundeak euskara eta gaskoiaren aldeko hizkuntza politikak garatzeko asmoa agertu zuen erabaki horren bidez.
Aitortzaren ondoan, Elkargoak euskara lurralde osoan garatzeko egitasmoari bide eman zion. Gaskoi-okzitanieraren kasuan, ordea, ekimenak hizkuntza horren eragin eremuan soilik garatzea erabaki zuen.
Heldu den larunbatean gaskoi-okzitanieraren sustapena (bereziki hezkuntza eta aisialdi zentroetan) eta transmisioa (komunikazio euskarrietan) zein bere kultura garatzeko «politika publikoa» abian emanen du, egitasmoari 50.000 euroko buxeta eskainiz. Euskararekin egin bezala, gaskoi-okzitanieraren aldeko sustapen politika hizkuntza eta kultura alorreko eragileen eskutik diseinatu dutela nabarmendu zuten atzo Baionan eginiko agerraldian.
Paueko Departamenduak iaz egin zuen inkesta soziolinguistikoaren arabera, Iparraldean, zehazki hamabost udalerritan, 6.000 biztanle gai dira gaskoi-okzitanieraz hitz egiteko –8.400, berriz, ulertzeko–. Inkestan parte hartu zutenen %78 gaskoi hizkuntza eta kultura bizirik atxikitzeko laguntza ematearen alde azaldu ziren.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
