
Pasa den astean baso langile bat hil zen Muxikan lan istripu baten ondorioz. Zuhaitzak mozten zebilela enbor batek kolpatu eta harrapatuta geratu zen 61 urte zituen behargina.
Azken sei hilabeteetan bi baso langile zendu dira lanean zebiltzala, biak Bizkaian. 2018ko urriaren 5ean Markina-Xemeingo lurretan, Iturreta auzoan, galdu zuen bizia beste beharginak.
Azken lan istripuak eragindako heriotza eta 2019. urtean lanpostuan bizia galdu duten beste bederatzi beharginak gogoratu zituen atzo eguerdian gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU), Mungian eginiko mobilizazioan. Mungiako enpresa bateko langilea zelako egin zuten elkarretaratzea bertan.
Astelehenean CCOO sindikatuak bere aldetik egin zuen mobilizazioa Muxikako Kurtzero auzoan.

La Real, campeona de Copa en los penaltis, como en 1987: ¡va por ti, Aitor Zabaleta!

Aitzol Gogorza presoak askatasuna berreskuratu du 26 urteren ondoren

Médicos comunican a Osakidetza y Osasunbidea que no realizarán jornadas voluntarias de tarde

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda
