
Joseba Ezkurdia Buruz Buruko Txapelketaren finalerdietarako sailkatu da Iruñeko Labrit pilotalekuan Erik Jakari 22-14 irabazita. Arbizukoak igandean ezagutuko du bere hurrengo aurkaria: Bengoetxea VI.a edo Urrutikoetxea.
Ezkurdiak neurketa oso serioa jokatu du, eta sasoi betean dagoela erakutsi du. Sakearekin asmatu, pilota ongi atzeratu, aire ikaragarria erakutsi eta tantoa ederki amaitu. Dena egin du ongi nafarrak eta hasiera-hasieratik hartu du abantaila markagailuan.
Lehen partzialean 5-1 aurreratu da, gero 11-2, eta 14-4 ondoren. Atzera jota, dejadarekin, txokoan, zabalean... mota guztietako tantoak egin ditu arbizuarrak, eta tartean baita Jakaren opariren bat baliatu ere. Adibidez 5-2koarekin gipuzkoarrak saketik egindako falta.
Hain zuzen ere, opari horiek izan dira Jakaren hutsune nagusia. Lizartzakoak argi zeukan aurrean azkar jokatu eta asko arriskatu beharra zeukala. Baina horrela jokatuz irabazteko ezin da erregalorik egin, eta ez da kasua izan.
Hala ere, amorrua aterata, Jaka gai izan da markagailua 14-10 estutzeko. Sei tanto egin ditu segidan, denak azkarrak bezain ikusgarriak, baina orduan ere kale bat iritsi da: 14-10ekoarekin saketik bigarren falta egin du.
Eta Ezkurdiak ez du bigarren aukera hori pasatzen utzi. Abiada hartuta, azken tantoak ia jarraian egin ditu eta azkenean 22-14koa izan da emaitza.

Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

Feministas de Errenteria critican el «patriarcado más rancio» ante los casos Maya y Xenpelar

El oso del vídeo de Ezkaroze podría ser uno de los oseznos de Sorita y Claverina

Dos detenidos en Etxebarri tras incidentes primero con Policía Local y luego con Ertzaintza
