
Hurrengo asteburuan Biarritzen egingo den G7a salatzeko han-hemenka sortu dira ekimenak, eta horien artean dago Iruñean eraturiko plataforma. Astearte honen arratsaldean elkarretaratzea burutu du Udaletxearen aurrean. Bertatik, hilaren 24 larunbatean Hendaian eta 25 igandean Lapurdiko zenbait tokitan antolatutako elkarretaratzeetan parte hartzera animatu dute.
Zazpi ardatzetan laburbildu dituzte beren helburua: «Mundu berri bat eraiki dezagun, kapitalismoa eta multinazionalen diktadura gaindituz», «Planetaren suntsitzea geldi dezagun, zain ditzagun lurra eta bizitza», «Mundu feminista baten alde, heteropatriarkatua desagerrarazi dezagun», «Herrien aniztasuna eta askatasuna defenda ditzagun, kolonialismo eta diskriminaziorik gabeko mundu baten alde», «Demokrazia eta eskubide guztiak denontzat, autoritarismoa akatu dezagun», «Herrien arteko elkartasuna, gerra eta inperialismoari ez» eta «Inor ez da ilegala, mugak eraitsi ditzagun».
Biarritzeko agintarien batzarraz zera esan dute: «Lapurdin hartuko diren erabakiek milaka pertsonei eta herri askori eragingo diete. Honela, gu denon izenean erabakiak inposatuko dituzte. Nor da G7a milioika pertsonek aukeratutako ordezkariak baztertuz, kaltetuko gaituzten erabakiak hartzeko? G7a demokraziaren pribatizazioa da».

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

