
Datorren larunbatean korrituko da Ondarroa-Lekeitio kostaldeko lasterketaren laugarren edizioa. Lea Artibai eskualdean bertako eta kanpoko korrikalarientzat erreferentzia bilakatzeko helburuarekin jaio zen proba indarra hartzen doa apurka-apurka.
Tximista Atletismo Taldeak antolatuta, lasterketak 16 kilometroko ibilbidea du, Ondarroako Itsasaurre plazatik abiatu, Berriatua eta Mendexako lurretatik igaro, eta Lekeitioko Independentzia enparantzan amaituz.
Iaz, arazo batzuk tarteko, probaren ordutegia arratsaldera aldatu behar izan zen, baina parte hartzaileek ontzat jo zuten ordutegi berria eta, beraz, aurten ere halaxe mantentzea erabaki da. Irteera 17.30ean izango da Itsasaurre plazan.
Lasterketa aurretik eta ondoren autobus zerbitzua egongo da Lekeitiotik Ondarroara joateko, kontsigna zerbitzua eta dutxak ere ipiniko dira martxan, bi hornidura puntu egongo dira ibilbidean amaierakoaz gain, kamiseta bat oparituko dute eta aurreneko sailkatuentzat (sailkapen nagusian nahiz eskualdekoan) diru-sariak egongo dira.
Segurtasun neurriekin betetzeko, gehienezko parte-hartzaile kopurua 400 korrikalarikoa da, eta izena emateko epea ostegunera arte irekita dago www.herrikrosa.eus webgunean. Oraingoz, iazko irabazleak (Pierre Urruty eta Lide Azkue) eta emakumezkoetan marka onenaren jabea (Nere Arregi) izena emanda daude.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
