
Joanito Mitxelena Andueza 1953. urtean jaio zen Oiartzungo Karrika auzoko Oiantzabal baserrian eta gaztetatik erakutsi zuen bertsoarekiko afizioa. Bertsozale elkartetik gogora ekarri dutenez, Lehen plaza jaioterria bera izan zuen, Urkabe mendian egin ohi den erromeria zehazki, eta, besteren artean, Tapia anaiak eta Arizluzieta izan zituen kantukide.
Oarsoaldeko eta bereziki Oiartzungo bertsolaritza mugimenduan aski ezaguna zen Joanito Mitxelena. Batez ere, ezaguna da oiartzuarrak bertsolaritzaren mundua elikatzeko urtez urte egin zuen ahalegina: besteren artean Oiartzungo Bertso Astearen sortzailea eta hainbat urtez antolatzailea izan zen Mitxelena. Horrez gainera, bertso jartzaile gisa ere aritu izan zen hainbatetan, baita bertsoarekin lotutako zenbait ekitaldiren laguntzaile eta sustatzaile ere.
Txapelketetan ere aritu zen. 1995. urtetik hasita, zenbait alditan hartu zuen parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eta baita egin diren bi taldekakoetan ere, azkena 2017. urtean.
Bertsolari oiartzuarra ostiralean zendu zen eta astelehen honetan emango zaio azken agurra, Oiartzungo San Esteban parrokian 19.00etan hasita egingo diren elizkizunen bidez.

La apelación serena de Aizpurua a pasar a la «ofensiva democrática» se viraliza en redes

Un joven fallece en Santurtzi tras una intervención de la Policía Local con pistola táser

Fallece en el seísmo en Caracas Alazne Solabarrieta, nieta de un alcalde de Ondarroa exiliado

Hallada en Irulegi una cerámica con el texto «abaŕ», primer testimonio de un numeral vascónico
